XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARESTIREN OBRAREN BERRIKUSKETA

AURKEZLEAREN SARRERA

Juan San Martin aski ezaguna da euskaltzaleen artean.

Hala ere, halako aurkezpen xume bat eginen dizuet berari buruz zerbait jakin dezazuen.

Juanito, 1922.ean jaio zen Eibarren eta lantegi buru aritu eta gero 1950.ean hasten da euskal aldizkarietan idazten: Euzko-gogoa, Eibar, Munibe eta beste.

1957.ean euskaltzain laguntzailea egiten dute eta 1959.ean Mogel, bere bizitza ta lanak eta 1960.ean Zirikadak liburuak argitaratzen ditu.

1964.ean euskaltzain osoa egiten dute eta hamaika urtez idazkari izan da Euskaltzaindian.

Gero, euskalgintzan jarraitu du lan egiten eta hamaika artikulu eta hitzaurre (hitzaurreen artean bat Arestiren Harri eta Herri-ren lehen edizioari egina) idatzi ditu.

Idazle bezala, poesian Otsalar izenez izenpetu ditu hainbeste lan, gehienak existenzialismo girokoak.

Eta lantzen jarraitzen omen duen mendizaletasunaz gain, euskalgintzan dihardu oraindik beti ere, oraingoan EGAN literatura aldizkariaren zuzendari.

Hona hainbeste urtetan Gabriel lagun izan zuelako etorri zaio mintzatzera, eta zalantzarik gabe Gabrielen obraren ezagutzaile zorrotza dugulako.